EyeOS – etorkizuna begibistan
Teknologia / Tecnología | (0)
Duela urte bete inguru ezagutu nuen lehen aldiz proiektua. Ideia oso ona iruditu zitzaidan baina momentuan denboraz larri nenbilenez ez nion denborarik eskaini.
Gaur bertan Balzac.tv -n erreportaje bat ikusi dut sortzaileei buruz. Harrituta gelditu naiz ze gazteak diren ikusita eta nola lortu duten munduko hainbat pertsonek parte hartzea beraien proiektuan. Horrek indarrak ematen dizkit nire proiektuekin jarraitzeko.
Dagoeneko jende askok erabiltzen dugu internet gure argazkiak gordetzeko (Flickr), idazkiak egiteko (Google docs), bideoak elkarbanatzeko (Youtube), eta beste batzuk askoz ere gehiagora heltzen dira, argazkiak hobetu (Pic resize) adibidez, bideoak editatu (Movavi) eta beste milaka gauza. Seguir leyendo...