Teknologia / Tecnología

EyeOS – etorkizuna begibistan

Duela urte bete inguru ezagutu nuen lehen aldiz proiektua. Ideia oso ona iruditu zitzaidan baina momentuan denboraz larri nenbilenez ez nion denborarik eskaini. 

 

Gaur bertan Balzac.tv -n erreportaje bat ikusi dut sortzaileei buruz. Harrituta gelditu naiz ze gazteak diren ikusita eta nola lortu duten munduko hainbat pertsonek parte hartzea beraien proiektuan. Horrek indarrak ematen dizkit nire proiektuekin jarraitzeko.

Dagoeneko jende askok erabiltzen dugu internet gure argazkiak gordetzeko (Flickr), idazkiak egiteko (Google docs), bideoak elkarbanatzeko (Youtube), eta beste batzuk askoz ere gehiagora heltzen dira, argazkiak hobetu (Pic resize) adibidez, bideoak editatu (Movavi) eta beste milaka gauza.

Beraz zergatik jarraitu artxiboak ordenagailuetan izaten, editatzen, sailkatzen… eta beste ordenagailu batean nahi dituzunean disko gogorrak erabili behar izaten? Hori aldatzera dator EyeOS. Sistema guztian internet bidez. Nahi duzuna, nahi duzunean eta nonahi. Gainera edozein plataformatan, hizkuntza pila batean, mugikorrerako…

Hori bai, betiko dudekin gelditzen gara:

  • Gure pribatutasuna ondo gordeta gelditzen da? Askotan ez gara kontziente mundu fisikoan ere interneten bezain beste datu eskaintzen ditugula, eta interneten aukera bat den bitartean mundu fisikoan askotan ezinbestekoa da.
  • Google-ek antzeko zerbait aterako du eta merkatu guztiarekin gelditu? Ziur baietz.

Jende gaztea, ideia ederra eta gainera librea. Gure mirespena merezia dute.

 

Lotura: EyeOS

Hacer un comentario

Añada su comentario abajo , o utilice su trackback desde su sitio.

Suscribase a estos comentarios.

Trate de ser agradable y seguir con el tema propuesto.

Puede utilizar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*Campos obligatorios