Spotify, entzun nahi duzuna guztia edo industriak nahi duena behintzat
Musika / Música, Teknologia / Tecnología | (0)
"Bitelia"-n irakurri berri dut musika industriak esku hartu nahi duela Spotify-n. Argi zegoen. Ea orain zenbat irauten duen dohainik.
Bideoan ikus daitekeen bezala Spotify musika entzuteko plataforma bat da, bilatu eta entzun hori da bere lema. Ia denetarik aurki daiteke, euskarazko talde batzuk barne baina dirudienez orain industriak hori neurtu nahi du, gauza batzuk kendu eta herrialdeka ere musika sailkatu. Hau da herrialde guztietan ezingo da berdina entzun, Frantzian entzuten dena ez da zertan Euskal Herrian entzungo. Internet bidez entzuten delako egin dezakete hau.
Sistema erraza da; erregistratu, programa jaitsi, entzun nahi duzuna bilatu eta entzun. Horretaz gain talde edo bakarlariaren informazioa ikus ...