Googolopoly
Teknologia / Tecnología | (0)
Nik gaur egun "Gmail, Google Calendar, Google Docs, Google Reader, Google Tasks, iGoogle, Google Maps, Google Earth, Google Chrome, Google Sync, Google Analitycs, Google Talk" erabiltzen ditut eta ziur luzera ateratzen dituzten baliabideak ere erabiliko ditudala.
Egia esan jende askok dio monopolio antzeko zerbait bihurtzen ari dela, Microsoft-ekin gertatu den bezala, baina nik ez daukat guztiz argi. Ez zait iruditzen berdina denik, Microsoft-en kasuan saltzen den ordenagailuan bertan dator jarrita (kasu gehienetan), zuk aukeratu gabe eta gainera ordaindu egiten duzu. Marka batzuk ahaleginak egin dituzte Linux sistema dakarten ordenagailuak merkaturatzen baina ez dute espero zuten harrera izan.
Googlen kasuan berriz erabiltzaileak aukeratzen ...