Goggomobil
Bitxikeriak / Curiosidades | (0)
Google-en inguruan hitzegiten jarraitzeko, hemen duela denbora bat aurkitu nuen bitxikeri bat.
Zer iradokitzen dizue izen horrek? Google-en telefono mugikor berria? Google-en auto bat?
Ba ez, dirudienez hain famatuan den enpresaren izena Bizkaian egiten zen auto baten izenetik dator, beti ere Bizkaitarrak munduaren zilbor.
Beno txantxak alde batera utzita, harrituta gelditu nintzen "The Balde" aldizkarian kotxe honen inguruko artikulu bat irakurri nuenean. Mungian fabrikatzen zen kotxe bat zen Goggomobil -a"Munguía Industrial, S.A." deituriko enpresan.
Wikipedian aurki daiteke informazio gehiago: Autoaren inguruan, hemen eta enpresaren inguruan, hemen
1962. urtean hasi ziren fabrikatzen Goggomobil deituriko autoa, egia esan alemaniarra zen autoa baina ziur bizkaitarrok gure sinadura ere utzi geniola. ...